Zegamako Olaran auzoko festak ospatuko dituzte, gaur eta bihar
Zegamako Olaran auzoan festak antolatu dituzte, lehenengoz. Ekitaldiak gaur eta bihar izango dira.Gaur, 19:00etan, suziria piztuko dute eta pregoia irakurri. Gainera, Ugatxako uraren jaitsiera egingo dute. Ondoren, buruhandiek kalejira egingo dute Tobe...
Gaur, 19:00etan, suziria piztuko dute eta pregoia irakurri. Gainera, Ugatxako uraren jaitsiera egingo dute. Ondoren, buruhandiek kalejira egingo dute Tobera eta Txindata musika eskolako haurrekin eta Xabier Arakamaren laguntzarekin.
19:30etik 20:30era sagardo dastaketa egongo da, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Aitor Mendiluze bertsolariekin. 20:30ean, berriz, patata tortila eta sagardoa dastatuko dituzte. Gaurko antolatutako ekitaldiekin bukatzeko, 23:00etan Belack taldeak joko du.
Bihar, 10:00etan, txistulariek goiz eresia egingo dute, 10:30ean txangoa eta 12:00etan hamaiketakoa. 13:00etan herri kirol lehiaketa egongo da, auzotarren eskutik. 14:30ean Olarango bizilagunek bazkaria egingo dute. Bazkaria Iñaki Larrañaga, Agustin Elortza eta Peio Urdangarin trikitilariek girotuko dute.
18:00etan jolasak egongo dira eta jubilatuen elkartean Jose Luis Arrizabalagaren argazkiak ikusi ahal izango dira. 19:30ean buruhandiek eta Jo Motel txarangak kalejira egingo dute, 20:30ean txorizo ogitartekoak banatuko dituzte txosnan, 22:30ean zezensuzkoa aterako da eta 23:30ean Fan&Go taldeak joko du. Igandean, 11:30ean, auzoa garbituko dute.