Toka, bola eta herritarren pilota txapelketa jokatu dituzte Seguran
San Joan Jaien atarian, giroa berotzeko ekitaldiak izan dira txapelketak. Hainbat herritarrek hartu dute parte bertan
San Joan Jaien atarian, giroa berotzen joateko asteburu betea antolatu dute Seguran. Gaur, 9:30etan hasi eta 11:00ak arte, Gipuzkoako toka eta bola txapelketako tiraldiak jokatu dituzte, eliza ondoko aterpean. 11:00etan, berriz, VI. Frontoi Zaharreko pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte. Lau partida jokatu dituzte maila ezberdinetako jokalariek: lehenik, aurre benjaminak, ondoren benjaminak, jarraian alebinak eta azkenik nagusiak.
Astelehenean, Tobera musika eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute pilotaleku zaharrean, urtean zehar ikasitakoa erakusteko. San Joan egoitzan ere Aste Nagusia ospatuko dute bihartik aurrera. Besteak beste, egoilarren arteko bolo txapelketa, bingo berezia, egoilarren arteko txapel jaurtiketa eta Segurako abesbatzaren kontzertua antolatu dituzte.