Markel Olano aukeratu du EAJ-k Gipuzkoako ahaldungai
EAJ-k larunbatean aurkeztu zituen 2019ko foru eta udal hauteskundeetarako hautagai batzuk. Gipuzkoako Foru Aldundia gidatzeko, oraingo ahaldun nagusi Markel Olano Arreseren (Beasain, 1965) alde egiten jarraituko du. Laugarren aldiz izango da Olano ahal...
Donostian egin zuen EAJ-ren GBB-ren Lurralde Asanbladak bilera, larunbatean. Udal hauteskundeetarako, 24 hautagairen baieztapena ere eman dute. Tartean, Beasaingo alkategai Aitor Aldasoro Iturbe aukeratu du EAJ-k, eta Urretxuko alkategai Jon Luqui Albisua izango da. Biak ere 2015-2019 agintaldian alkate dira, Beasainen eta Urretxun. EAJ-k Goierrin beste hiru alkate ditu gaur egun (Lazkao, Legazpi eta Ordizia), baina horietako alkategairik ez dute gaur aurreratu.
24 alkategairen zerrendan, Goierrin jaiotako edo goierritar jatorria duten beste bi ere ageri dira: Eneko Goia Donostiako alkategai izateko (Gabiriako jatorria du), eta Maria Ubarretxena urretxuarra Arrasateko udalerako.