Denboraldiko azken Bixi-Bixi saioa izango da gaur Segura Irratian
Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri Segurako euskara elkartearen irratsaioa da Segura Irratiko Bixi-Bixi. Asteazkenetan egiten da zuzen-zuzenean 12:05etatik aurrera; eta ostegunetan 18:00etan eta igandetan 08:00etan errepikatu ohi da. Euskara biziberritzea ...
Gaur, 2017-2018 denboraldiko azkeneko saioa egingo dute. Berezia izango da gainera: «Denboraldiko azken saio honetan zuzenean gurekin sail guztietako ordezkariak izango dira: GOIERRIKO HITZAtik Iñaki Gurrutxaga zuzendaria, Elhuyartik Maddi Etxeberria, Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri elkartetik Santos Beloki taldekide beteranoena eta euskaltegien tartean, Beasaingo Udal Euskaltegitik Jon Antxia. Lteratur atalean, Segurako irakurle taldeko kideekin izan da Xabier Amuriza».
Lehen irratsaioa 2007ko urriaren 10ean egin zuten, eta harrez geroztik, 373 Bixi-Bixi saio egin dituzte guztira, Lierni Elortzak gidatuta.