Erreka garbiketa egin dute Seguran
Txoritegi elkarteak antolatuta, pasa den ostiralean erreka garbiketa burutu zuten segurarrek, «giro ederrean eta uste baino askoz ere jende guxiagorekin». Aitor Montes eta Joxean Auzmendi biologoen errekaren inguruko faunaren eta landareriaren argibi...
Txoritegi elkarteak antolatuta, pasa den ostiralean erreka garbiketa burutu zuten segurarrek, «giro ederrean eta uste baino askoz ere jende guxiagorekin». Aitor Montes eta Joxean Auzmendi biologoen errekaren inguruko faunaren eta landareriaren argibide interesgarriak entzun ondoren, «elkartu ginen jendearen arabera egokitzea erabaki genuen garbiketa. Honela, Zubihaunditik Zubiberri bitartea garbitu genuen». Ondoren, udalak partaideentzako askaria eskaini zuen plazan.