San Joanetarako mahaiak eta aulkiak eskatu daitezke
LEGORRETA // Udaletxeko mahaiak eta aulkiak erabilgarri egongo dira San Joan bezperarako. Osteguna baino lehen aurkeztu behar da eskaria udaletxean eta larunbatean jasoko dira, Arantxa tabernaren ondoan. Aulki bakoitzeko euro bat eta mahai bakoitzeko b...
LEGORRETA // Udaletxeko mahaiak eta aulkiak erabilgarri egongo dira San Joan bezperarako. Osteguna baino lehen aurkeztu behar da eskaria udaletxean eta larunbatean jasoko dira, Arantxa tabernaren ondoan. Aulki bakoitzeko euro bat eta mahai bakoitzeko bost euro ordaindu beharko dira. Eskaria egiteko, eskaera orria bete eta udala@legorreta.eus e-postara bidali beharko da. Udal bulegoetan ere egin ahalko da eskera.