Urretxu eta Zumarragako lore sariketako epaimahaia lanean hasi da
Urretxuko eta Zumarragako udalek 30. lore sariketa antolatu dute. Helburua herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apainduz bi herriei itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea da. Baita ohitura on hori herritarren artean z...
Epaimahaiko kideek astelehenean ekin zioten bi herrietako leiho, balkoi eta baserri sarrerak ikusteari. Ekainaren 29an amaituko dute lan hori, eta ondoren lore apainketa ederrenak saritzen saiatuko da.
Sari banaketa uztailaren 13an izango da, 12:00etan, Urretxuko udaletxeko batzar aretoan.
Hamasei sari
Udalek hamasei sari banatuko dituzte bizilagunen artean: hamar, kaleko balkoi eta leihoen artean, eta sei, baserritarren artean. Saritu bakoitzak 50 euro, diploma eta oparia jasoko ditu. Zortzi sari Urretxura joango dira eta beste zortzi Zumarragara.
Egitasmo honen helburua herritarrak Zumarraga eta Urretxu zaintzera eta apaintzera animatzea denez, eta ez lehia bultzatzea, ez dute mailarik bereiziko sarietan: aukeratutako balkoi, leiho eta atari guztiak era berean sarituko dituzte.