ORMAIZTEGI // Altsasukoak Aske Herri Plataformak antolatuta, hitzaldia dago bihar Barduliarrak elkartean, 18:30ean. Jarraian, 20:00etan, elkarretaratzea egingo dute plazan Altsasukoak aske, hau ez da justizia lelopean. Ekitaldiak amaitzeko, bertso afar...
Altsasuko gazteei elkartasuna agertzeko Ormaiztegin egindako elkarretaratzea // Argazkia: Beñat Hach Embarek
Altsasukoak Aske Herri Plataformak antolatuta, auzipetutako gazteei elkartasuna adierazteko hainbat ekitaldi egingo dituzte bihar Ormaiztegin. 18:30ean, Altsasuko gurasoek hitzaldia egingo dute, Barduliarrak elkartean. Bel eta Antxon, Adurren gurasoek beraien kasua eta bizipenak kontatuko dituzte. Jarraian, 20:00etan, elkarretaratzea egingo dute plazan
Altsasukoak aske, hau ez da justizia lelopean. Ekitaldiak amaitzeko, bertso afaria izango da elkartean bertan Aratz Igartzabal
Potto eta Mikel Iturriotz bertsolariekin. Txartelak salgai daude 20 euroan, Zipotz eta Txistu tabernetan.