Ordiziatik Zaldibiara, asfaltoa berritzen ari dira errepidean
ZALDIBIA // Aste honetan zehar Ordizia-Zaldibia errepidea (Gi-2133) berritzeko lanak egiten ari da Gipuzkoako Foru Aldundia, Zaldibian. Orkli lantegiaren paretik hasi, eta Zaldibiako Bilore lantokiaren pareraino ari dira zorua berritzen, 2.130 metroko ...
Aste honetan zehar Ordizia-Zaldibia errepidea (Gi-2133) berritzeko lanak egiten ari da Gipuzkoako Foru Aldundia, Zaldibian. Orkli lantegiaren paretik hasi, eta Zaldibiako Bilore lantokiaren pareraino ari dira zorua berritzen, 2.130 metroko luzeran asfaltoa botata. Zirkulazioa semaforo bidez erregulatzen ari dira, pasoa txandaka emanez norantza bakoitzerako.