Xabier Aranbarri azkoitiarra fitxatu du Beasain futbol taldeak
Beasain Kirol Elkartea hasi da datorren denboraldia prestatzen. Urtzi Arrondok taldea utzi eta gero, Jose Luis Ribera entrenatzaile azkoitiarrak hartu du taldearen gidaritza. Baina ez da aldaketa bakarra izan. Klubak jokalari berri bat fitxatu du: Unai...
Bestalde, bigarren taldeko Eñaut Mendia eta Juan Gerardo Ramirez ere lehen taldean ariko dira. Ramirez jubenil mailako taldetik dator, eta lehen taldearekin jokatuko du 2018-19 denboraldian. Eñaut Mendiak ere bigarren taldeko fitxa du, nahiz eta lehen taldearekin ere jokatu izan duen. Datorren denboraldian, 3.mailako taldeko kide izango da, ofizialki.
Aritz Imaz kapitainak taldean jarraituko du, baita Pablo Balerdik, Ivan Claverrek, Jon Zubeldiak, Iban Balerdik, Iñigo Izagirrek, Jon Iglesiasek, Mikel Aizpuruak, Ibon Gonzalezek eta Ion Iturbek ere. Bajei dagokienean, Aiert Ordoñez eta Javi Quintana erretiratu egin dira aurten, eta Joanes Otamendi Lagun Onak taldera joan da.