Ataunera irteera egingo dute Yartu elkarteak antolatuta
EZKIO // Uztailaren 21erako Ataunera irteera antolatu du Yartu elkarteak. Joan nahi dutenek izena eman beharko dute udaletxean (943 72 13 03) uztailaren 6a baino lehen. Anduaga auzotik aterako dira 10:30ean eta Barandiaran museoa eta Larruntzako zerrat...
EZKIO // Uztailaren 21erako Ataunera irteera antolatu du Yartu elkarteak. Joan nahi dutenek izena eman beharko dute udaletxean (943 72 13 03) uztailaren 6a baino lehen. Anduaga auzotik aterako dira 10:30ean eta Barandiaran museoa eta Larruntzako zerrategia nahiz errota bisitatuko dituzte. Paseo luzea egin, eta Bittor jatetxean bazkalduko dute. 18:00etan Organo Barrokoaren Nazioarteko XII. Jaialdiaren barruko kontzertura joango dira.