Etxeraten Kinkea zozketako sari nagusia Ataunera
ATAUN // Etxerat elkarteak atzo egin zuen Kinkea errifaren bigarren edizioko zozketa, Andoainen. Lehenengo saria —20.000 euro— Ataunen egokitu da, 2811 zenbaki jabeari. 5.000ko hiru sari, 1.000ko hamabost, 500eko hogei eta 100 euroko ehun e...
ATAUN // Etxerat elkarteak atzo egin zuen Kinkea errifaren bigarren edizioko zozketa, Andoainen. Lehenengo saria —20.000 euro— Ataunen egokitu da, 2811 zenbaki jabeari. 5.000ko hiru sari, 1.000ko hamabost, 500eko hogei eta 100 euroko ehun ere eman ditu Etxeratek. Javier Etayo Tasio marrazkilariak eginiko litografia baten 20.000 ale saldu dituzte, eta sarien zozketan parte hartu dute erosleek.