Euskaraldia bihar aurkeztuko dute Zaldibian
ZALDIBIA // Azaroan eta abenduan garatuko den Euskaraldia ekimena bihar aurkeztuko dute Zaldibian, herri mailan. Taldeko argazkia 20:00etan aterako dute, eta 22:30eko suaren ondoren egingo dute aurkezpena. Alamartxo gaueko ospakizunekin bat egingo du.