Itsasoko irakurle taldeak solasaldia hilaren 26an
ITSASO // Datorren astean, ekainaren 26an, asteartea, Itsasoko irakurle taldeko kideak elkartuko dira. Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak (Erein, 2010) eleberria hartuko dute hizpide. Espainiako Kritika Saria jaso zuen urte hartan euskarazko narratibare...
ITSASO // Datorren astean, ekainaren 26an, asteartea, Itsasoko irakurle taldeko kideak elkartuko dira. Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak (Erein, 2010) eleberria hartuko dute hizpide. Espainiako Kritika Saria jaso zuen urte hartan euskarazko narratibaren atalean, eta Maria izena duten hiru emakumezkoen istorioa kontatzen du, zahartzaroaren haritik. Bilera Itsasoko udal aretoan egingo dute, 19:00etan.