Legazpiko Telleriarte auzoan San Joan jaiak ospatuko dituzte asteburuan
Telleriarte auzoko San Joan jaiak loreak bedeinkatzen hasiko dituzte auzotarrek. Lore bedeinkapena bihar izango da, larunbatarekin, 18:00etan, San Joan Bautista elizan.Lore artean motorrak berotu eta gero, Sorgintxulo aisialdi taldeak haurrentzat jolas...
Lore artean motorrak berotu eta gero, Sorgintxulo aisialdi taldeak haurrentzat jolasak egingo ditu auzoan 19:00etatik aurrera.
Etzi, igandea, da egun handia, San Joan eguna. 10:30ean Goiz Deia txistulari taldeko musikariek Goiz Eresia egingo dute eta 11:00etan meza nagusia izango da elizan. 12:00etan mokadu herrikoia egingo dute trikitilariek lagunduta eta 14:00etan auzoko jubilatuak eta ez jubilatuak bazkari batera bilduko dira; bazkaria trikitilariek alaituko dute, eta trikitilariek berauek segida emango diete jaiei 18:30etik aurrera, festa amaitu arte.