Ormaiztegiko igerilekua gaur zabalduko dute
ORMAIZTEGI // Gaurtik irailaren 9ra izango da Ormaiztegin kanpoko igerilekuaren udako denboraldia. Gaur irekiko dute. Egunero, 11:00etatik 20:00etara egongo da erabiltzeko modua. Denboraldiko bonuak ateratzeko, udaletxera joan behar da. Iaz hasitako ze...
Gaurtik irailaren 9ra izango da Ormaiztegin kanpoko igerilekuaren udako denboraldia. Gaur irekiko dute. Egunero, 11:00etatik 20:00etara egongo da erabiltzeko modua. Denboraldiko bonuak ateratzeko, udaletxera joan behar da. Iaz hasitako zerbitzu bateratuen dinamikarekin segiz, Gabiriako, Itsasoko eta Ezkioko herritarrek ere ormaiztegiarren baldintza berdinetan erabili ahalko dute.