Ordiziako Otegienea-Majorin ere, festak gaur arratsaldean lehertuko du. Jaien hasierako suziria 18:00etan botako dute eta igandera arte, egitarau bete-betea izango dute. Gaur, jaien hasierarekin batera, haurren krosa jokatuko dute. Jarraian buruhandiak...
Ordiziako Otegienea-Majorin ere, festak gaur arratsaldean lehertuko du. Jaien hasierako suziria 18:00etan botako dute eta igandera arte, egitarau bete-betea izango dute. Gaur, jaien hasierarekin batera, haurren krosa jokatuko dute. Jarraian buruhandiak aterako dira eta DJ Jerryk girotuko du iluntzea.
Bihar larunbata, lehiaketa eta txapelketa ugari izango dituzte; marrazketa eta sukaldaritzarena goizean eta mus eta mozorroena arratsaldean. Ohiko sardina jana ere egingo dute 19:00etan hasita, besteak beste. Iluntzean, San Joan sua piztu eta jarraian su artifizialak botako dituzte.
Igandean ere, lehiaketa eta txapelketa ugari, tortilla onena nork egin jokatuko dutelako eta tokan ere lehiatuko baitira. Jaiei amaiera emateko, Jaialai DJak girotuko du iluntzea.