Idiazabalgo boskotea izan da azkarrena Ordiziako I. Mendi Maratoian

Asier Oiarbidek, Iosu Telleriak, Iker Zurutuzak, Imanol Artolak eta Iban Urkizuk osatutako Idiazabalgo boskoteak irabazi du Ordiziako I. Mendi maratoia. Bigarrena Azkonarrak taldea izan da (Mikel Senperena, Xabier Azurmendi, Egoitz Jauregi, Iñaki Olano eta Iosu Goñi), eta hirugarren Ordiziako Bolitas II taldea (Joxi Etxebarrieta, Fernando Monasterio, Iñigo Regil, Manu Unanue, Josetxo Ugalde eta Gotzon Ansoleaga). Guztira 15 taldek parte hartu dute proban –gutxienez bost laguneko taldeak behar zuten izan–; horietatik 13k maratoia osoa egingo dute (Larraitz-San Migel-Larraitz) eta bik erdia, Larraiztik San Migelera.

Juanito Rubiok orain 50 urte egin zuen desafio bat gogoratuz antolatu dute maratoi hau, Ordiziaren 750. urteurrenarekin bat eginez. Parekorik gabeko eguraldia izan dute korrikalariek mendiarekin gozatzeko. Goierriko Hitzak datorren astelehenean argitaratuko du maratoiaren bideoa.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend