Ane Mintegi tenislariak Espainiako Txapelketa irabazi du kadeteetan
Ane Mintegi Idiazabalgo tenislari gazteak Espainiako kadete mailako txapelketa irabazi du. Igandean jokatu zuten txapelketako finala, Iruñean. Mintegik Leyre Romero valentziarra zuen aurkari, baina Idiazabalgoa bi setetan gailendu zitzaion (6/2 eta 6/...
Denboraldi borobila egiten ari da Ane Mintegi. Asteburuan lortutako txapelaz gain, lorpen ugari egin baititu aurten. Aste Santuan bi txapelketa irabazi zituen: 15 urtez azpikoen Espainiako txapelketa, eta Marca egunkariak antolatutako Promesa Gazteen Zirkuitua. Kadete mailako Euskadiko Txapelketa ere irabazi berri du, Fernando Caldera eta Peña Vitorianaren omenez egiten dena. Emaitza horiek ikusita, ibilbide oparoa du aurretik idiazabaldarrak.