EH Bilduko Mikel Olanok zinegotzi kargua hartu du, Zurutuzaren ordez
Beasaingo Udalaren azken osoko bilkuran, zinegotzi kargua hartu zuen EH Bilduko Mikel Olanok, Garbiñe Zurutuzaren ordez. Ondoren, hiru ordenantzetan genero ikuspegi aldetik, testuaren errebisioak eta zuzenketak onartu zituzten.Herritarrak batzordeko p...
Herritarrak batzordeko proposamenei dagokienean, udalerrian Euskaraldia sustatzeko adierazpen instituzionala eta konpromisoa onartu zuten aho batez zinegotziek. Bestetik, bertako produktuak merkaturatzeko eta beraien kontsumoa sustatzeko helburuarekin, Beasaingo azokara datozenei 50 euroko diru laguntza ematea onartu zuten. Bestalde, gizarte larrialdietarako laguntzei dagokienean, laguntzak urtarriletik ordaintzea erabaki zuten. Azkenik, Igartza Monumentu Multzoaren kudeaketa eta ustiapena Aldaberi esleitu diote; kasu honetan, EH Bildu abstenitu egin zen.
Lurralde batzordeko proposamenaren atalean, EITen ondorioz eraikinetan egin beharreko birgaitze lanetarako 120.000 euro bideratuko ditu udalak. Bestalde, Sasieta Mankomunitateko eta Ur Kontsortzioko Beasaingo Udaleko ordezkaria Leire Artola izatea onartu zuten.
Adierazpen instituzionala
Azkenik, LGTBIQ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko nazioarteko egunean adierazpen instuzionala onartu zuten hiru alderdiek, «LGTBIQ kolektiboaren askatasun eta babesarekin konpromisoa adieraziz».