'Umore horia' lehiaketa egingo dute aurten ere Oiangun
Koadrillen arteko Umore Horia lehiaketaren bigarren edizioa egingo dute aurten. Iazkoak izandako harrera ona ikusita, “errepikatzeko gogoz” daudela azaldu dute antolatzaileek. Ordiziako Santa Ana jaien bueltan izango da, uztailaren 23an. Hamabost proba ezberdinez osatutako ginkana izango da, eta aurten proba berriak ere sartuko dituzte.
Oianguko zelaietan elkartuko dira uztailaren 23an, 09:00etatik 19:00etara bitartean. Hamar laguneko taldeak osatu behar dira parte hartzeko, eta bakoitzak 15 euro ordaindu beharko du. Horren truke bazkaria, edaria eta sarien zozketan sartzeko aukera izango da. Whatsappez, 622 871 852 telefono zenbakian, edo Instagram bidez, @Ordiziaumorehoria kontuan eman daiteke izena.