Euskararen uda Lazkaon

Maizpide euskaltegiak hasi ditu 44. Udako Ikastaroak. Bina aste iraungo du ikastaro bakoitzak, barnetegian. Kultura egitarau osagarria gaur hasiko da, Goierriko bertsolari gazteen saioarekin

E_aut_Elorrieta_eta_Mikel_

Udako hiru hilabeteetarako euskara ikastaro berezien eskaintza hasi du Lazkaoko Maizpide euskaltegiak. Astelehenean hasi zen sei ikastaroetan lehenengoa. Hamabosna eguneko iraupena izango du bakoitzak, eta bi astean barnetegian egongo dira ikasleak. Euskalduntzeko maila guztietako ikastaroak, HABEren A1, A2 eta B1 mailetako azterketen prestaketa eta euskaltegian bertan etsaminatzeko aukera, eta B1, B2, C1 eta C2 mailetako edozein azterketa prestatzeko kurtsoak egin ahalko dira.

EZ_DOK_HIRUUztailean bi ikastaro (2tik 13ra eta 16tik 27ra), abuztuan bi (6-17 eta 20-31) eta irailean beste bi (3-14 eta 17-28) programatu ditu. Klaseak 09:00-13:30 eta 15:15-19:30 tarteetan izango dira. Izena euskaltegiaren webgunearen bidez egin liteke (maizpide.eus).

Kultura ekitaldiak, gaurtik

Lazkaoko udako ikastaroen beste bereizgarri bat kultura egitaraua da. Herriko erakunde eta eragile batzuekin elkarlanean, irailaren bukaerara arte 12 ekitaldi iragarri ditu Maizpidek. Lehena gaur da, bertso saioa.

 

KULTUR EGITARAUA

Uztaila

· Gaur. Goierriko bertsolari gazteen saioa. Maddi Aiestaran, Eneko Araiztegi, Ane Beloki, Aratz Igartzabal, Mikel Tapia eta German Urteaga. Gai jartzen Eresti Oiarbide. Plazan, 22:00.
· 12, osteguna. Guri5 musika taldearen erromeria. Plazan, 22:00.
· 18, asteazkena. Tartean taldearen ‘Ez dok hiru’ antzerkia. Arerian, 22:00.
· 26, osteguna. Triki-bertso poteoa: Maialen Akizu, Mikel Tapia, Iñaki Rezusta eta Jon Sagarna. 18:30.

Abuztua (Maizpiden)

· 8, asteazkena. Koldo Ameztoi, ipuinak. 22:00.
· 16, osteguna. Bertso-afaria: Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia. 22:00.
· 22, asteazkena. Fernando Anbustegi ‘Pentsarazteko ipuinak’. 22:00.
· 29, asteazkena. Maddi abeslaria. 22:00.

Iraila (Maizpiden)

· 5, asteazkena. Starblues taldea. 22:00.
· 12, asteazkena. Bertso afaria: Anjel M. Peñagarikano eta Julio Soto. 22:00.
· 19, asteazkena. Hiromi Yhosida eta lagunak, japoniar rakugo ipuinak. 22:00.
· 27, osteguna. Kontzertua: Hasier Oleaga, Joseba Loinaz eta lagunak. Manuelene plazan, 19:30.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend