Ignacio Garrido Nuñez gogoan
GUTUNA – Jesus Intsausti (Lazkao).
Ekainaren 22an Ignacio Garrido Nuñez hil zen Zumarragan. 1976an ezagutu nuen, Salbatoretik Arriaranera zihoan hodi biltzailea egin zenean. Ondoren, Modelos Biok enpresaren pabiloia eraiki zuen bere lantaldearekin eta Construcciones Murias enpresan lanean hasi zen, arduradun bezala. 1994n, berriz, Arriarango presa eraikitzeaz arduratu zen. Maketa berak egin zuen eta maketa hori oinarri hartuta, kofratzea eta hormigoitzea egin zituen. Presaren gainean Nestor Basterretxearen eskultura altxatu zuen. Bera lan egiten ikustea ikusgarria zen. Ondoren, Goierriko gorotz-uren biltegia egin zuen, Legorretan. Orduan ere, berak nire enpresan egindako maketak hartu zituen oinarri bezala. Artista bat zen. Abantaila bat zuen: gene onak zituen. Artista bezala eta lagun bezala, bere hutsunea sumatuko dut. Agur. Beti arte, zauden tokian zaudela.
–Jesus Intsausti (Lazkao).