Kirol balantze positiboarekin itxi du urtea Lazkaoko futbol elkarteak

Lazkao Kirol Elkarteak herenegun egin zuen, udaletxean, urteko batzar nagusia. 2017-18 denboraldia bukatzeko, kirol eta diru arloak ixteko. Datorren lanurterako egitasmoak eta kontuak ere onartu dituzte.

Bukatu den kirol urtean, lau talderen emaitza nabarmendu dute arduradunek. Erregional Preferenteko taldea mailaz igo da, eta Erregionaleko Ohorezko Mailan lehiatuko da, irailetik aurrera, Gipuzkoako maila gorenean. Ohorezko Kadete taldeak maila mantendu izana ere positibotzat jo du elkarteak.

Bestetik, Infantilen 1. Mailako taldea Kopako finala jokatzeko zorian izan da. Infantil Txikiak ere Infantilen Ohorezko Mailan aritzeko eskubidea lortu du.

Zazpi talde, inoizko gehien

Alde ilunean, Ohorezko Jubenilen maila galera utzi du urteak: «Lehiakideen baldintza berdinetan ezin izan du lehiatu».

Inoizko talde kopuru handiena du Lazkao Kirol Elkarteak. bi infantil, bi kadete, bi jubenil eta erregionalekoa. Ehun jokalari ditu, eta belaunaldi aldaketa ziurtatuta etorkizunerako.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend