'Mr. Pitxitxi' kale ikuskizuna Azokan egingo dute gaur
KULTURA // Uztakaleren egitarauaren barruan gaurko iragarrita dagoen Mr. Pitxitxi kale ikuskizunaren tokia aldatu egin dute. Laubiden egitekoak ziren, baina eguraldi txarrarekin Azokan izango zutela ohartarazi zuten. Gaurko eguraldi makurra iragarrita ...
KULTURA // Uztakaleren egitarauaren barruan gaurko iragarrita dagoen Mr. Pitxitxi kale ikuskizunaren tokia aldatu egin dute. Laubiden egitekoak ziren, baina eguraldi txarrarekin Azokan izango zutela ohartarazi zuten. Gaurko eguraldi makurra iragarrita dagoenez, zuzenean Azokan aurkeztuko dute kale ikuskizuna. Ordua ez dute aldatu eta, iragarri bezala, 19:30ean izango da.