Jazzaldiaren txanda iritsi da

Seigarren urtez antolatu dute Ordizian eta Araman Goierriko Jazzaldia. Bertako artistez gain, nazioartekoak ere izango dira. Rachel Therrier izango da kartelburu
rachel therrien

Rachel Therrien Quintet taldeak Ordizian joko du, larunbat gauean.

Guztia prest dago Goierriko Jazzaldiaren edizio berri baterako. Aurtengoa, seigarren edizioa izango da. Bihar osteguna ekingo diote, eta hiru egunetarako egitaraua antolatu dute. 2013an Goierriko Jazzaldia jaio zenetik, «orainarteko kartelik indartsuena eta interesgarriena» ekarriko duela ziurtatu du antolakuntzak. Ohikoa den bezala, Ordizian eta Araman izango dira kontzertuak ostegunetik larunbatera arte.

Urteroko filosofiari eutsi nahian, bertako musikarie itartea egingo die jaialdiak, Ordiziako musika eskolako ikasleak eta Euskal Herriko hainbat taldek joko baitute. Bestalde, nazioarteko ateak ere irekiko ditu aurtengo jazzaldiak, larunbat iluntzerako orain arteko muga guztiak hautsiko dituen kontzertua antolatu baitute. Antolakuntzako Urtzi Etxeberriak adierazi duenez, «orain arteko edizio guztiak arreta handiz antolatu ditugu eta publikoarentzako oso eskaintza potentearekin etorri gara, baina aurtengoa beste maila batean dago». Izan ere, Rachel Therrien Quintet-ek ostiral iluntzean Ordizian jotzea lortu dute.

Irekiera Amonanen

Iazkoan bezala, bihar, osteguna, Ordiziako Amonane Pub-aren terrazan hasiko da Jazzaldia. Zarauzko hirukote batek irekiko du egitaraua, Bufalo dute izena eta musika instrumental eta esperimentala egiten dute, hala ere, ez da batere erraz klasifikatu daitekeen taldea. Ez dira etiketa zaleak eta atmosfera musikal txiki eta delikatuak dituzte nahiago. Kontzertu ugari eskaini dituzte, besteak beste, Donostiako Heineken Jazzaldian eta Kutxa Kultur Festibalean.

Ostiralean, ohitura bihurtu denez, Ordiziako Plaza Nagusia izango da eszenatokia. Arratsaldean, Ordiziako musika eskolako Combo Jazz taldeak irekiko du 18:30ean. Jazz, blues eta soul musikaren bertsioak jotzen dituzte, Andoni Arratibel irakaslearen gidaritzapean.

Jarraian, Skybeats talde donostiarraren txanda izango da. Laukote honek, soul musikaren sentsibilitatea eta rock and rollaren indarra batzen ditu. Ordiziako Plaza Nagusian izango da hitzordua, 19:30ean.

Iluntzean, Jazzaldiaren edizio honetako kartelburuek joko dute. Kanadan jaio eta New Yorken errotutako tronpeta jotzaile eta bere bandaren txanda izango da. Rachel Therrien Quintet-ek, 23:00etan hasiko du kontzertua Plaza Nagusian

Itxiera Araman

Larunbaterako plan ezin hobearekin dator Jazzaldia. Ordiziatik Aramako parkera egingo dute salto, eta han izango dira jaialdiko azkeneko bi kontzertuak. 19:00etan Juan Ortiz Tokyo Trio eta Gianni Gagliardi eta 22:00etan Funkdamental taldeek joko dute.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend