Esklerosi anizkoitzaren alde 'Busti zaitez' ekintza igerilekuetan
Legazpin, Ordizian eta Urretxun Busti zaitez ekintza egingo da asteburuan esklerosi anizkoitzaren inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko eta diru bilketa egiteko.Aurtengoa, ekintzaren 21. ekitaldia da, eta Gipuzkoako hamabost herritan egingo da bihar et...
Aurtengoa, ekintzaren 21. ekitaldia da, eta Gipuzkoako hamabost herritan egingo da bihar eta etzi. Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak eta Ademgik Gipuzkoako elkarteak antolatzen dute elkarrekin. Gaixotasun neurologiko horrek sortzen dituen arazoen gaineko sentsibilizazioa da ekintzaren muina, eta, bide batez, Ademgik eskaintzen dituen errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko dirua biltzea. Errehabilitazioa 2007an inauguratu zen Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza zentroan eskaintzen dute.
Asteburuko hitzorduak
Busti zaitez kanpaina Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban egiten da, baita estatuan ere. Urtero milaka lagunek parte hartzen dutela diote elkartetik.
Urretxun Areizaga plazan diru bilketa egingo dute eta informazioa banatuko dute bihar. Etzi igerilekura joan, eta igeri egiteko gonbidapena egiten dute kanpainaren bitartez, bakoitzak igeri egindako metroak zenbatuko dituzte eta guztiak gehitu. Legazpin bihar, Laubiden, emango dute informazioa. Ordizian etzi egingo dute igeriketa ekintza eta asteazkenean banatuko dute informazioa azokan. Katuki Saguyakiren materiala salgai jarriko dute.