Goierriko bertsolari gazteekin hasi da uda

GOIERRIKO_BERTSOLARI_GAZTE

Lazkaon, Maizpide euskaltegiaren 44. Udako Ikastaroetako kultura egitarauari hasiera emateko, Goierriko sei bertsolari gaztek saioa egin zuten, herenegun gauean. Eresti Oiarbidek jarritako gaietara, Aratz Igartzabal Potto, Mikel Tapia, Iraitz Sarasola (Eneko Araiztegiren ordez), Gorka Maiz (German Urteagaren ordez), Ane Beloki eta Maddi Aiestaran —argazkian— aritu ziren. Euskara ikastera etorritako ikasleak ziren entzuleen artean gehienak. Euskaraldia ekimenaren sustapena ere egin zuten, nola iruditan, hala hainbat gaitan.

KULTUR EGITARAUA

Uztaila

· 12, osteguna. Guri5 musika taldearen erromeria. Plazan, 22:00.
· 18, asteazkena. Tartean taldearen ‘Ez dok hiru’ antzerkia. Arerian, 22:00.
· 26, osteguna. Triki-bertso poteoa: Maialen Akizu, Mikel Tapia, Iñaki Rezusta eta Jon Sagarna. 18:30.

Abuztua (Maizpiden)

· 8, asteazkena. Koldo Ameztoi, ipuinak. 22:00.
· 16, osteguna. Bertso-afaria: Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia. 22:00.
· 22, asteazkena. Fernando Anbustegi ‘Pentsarazteko ipuinak’. 22:00.
· 29, asteazkena. Maddi abeslaria. 22:00.

Iraila (Maizpiden)

· 5, asteazkena. Starblues taldea. 22:00.
· 12, asteazkena. Bertso afaria: Anjel M. Peñagarikano eta Julio Soto. 22:00.
· 19, asteazkena. Hiromi Yhosida eta lagunak, japoniar rakugo ipuinak. 22:00.
· 27, osteguna. Kontzertua: Hasier Oleaga, Joseba Loinaz eta lagunak. Manuelene plazan, 19:30.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend