Jazza eta zirkua asteko Uztakaleko egitarauan

Ostiralean Sahararen aldeko jaialdia egingo dute Bikuña kiroldegian

telonAstea beteta dator Uztakaleko egitarauari dagokionez. Asteartero bezala, bihar haurrentzako eta gaztetxoentzako jolas parkea irekiko dute Azokan eta Euskal Herria plazan, 17:00etatik 20:00etara. Bihar, jazz estiloko taldearen emanaldia eta etzi zirkua.

Asteazkenean, Laubide auzoan oinezkoentzat dagoen gunean, 19:00etan hasita, Motovivace Brass Band taldeak kontzertua eskainiko du. Jazza eta fusioa egiten du taldeak. Kontzertuaren berezitasuna da musikariek ibiltzen doazela jotzen dutela. Fusio horretan swing, blues, funky, hip-hop, salsa eta reggae estiloen egokitzapenak egiten dituzte. Musikariok metala eta perkusioa jotzen dituzte.

Ostegunean, Kale Nagusian, 19:30ean, Haiek naiz antzerki eta zirku ikuskizuna eskainiko du Rojo Telon taldeak. Hiru emakumek osatutako taldea da, eta hiruen gorputzek bat egiten dute egingo duten emanaldian.

Ostiralean Hare Haizeak antolatutako herri sahararraren aldeko jaialdia egingo dute Bikuña kiroldegian.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend