Enpresa txikien eta ertainen jardunaldia, bihar Zumarragan
Bihar, Zumarragako enpresa txikien eta ertainen hirugarren jardunaldia egingo dute. Herriko enpresariekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek parte hartuko dute.Ekitaldia Antioko interpretazio zentroan izango da. 09:00...
Ekitaldia Antioko interpretazio zentroan izango da. 09:00etan parte hartzaileei harrera egingo diete eta 09:15ean Mikel Serrano Zumarragako alkateak jardunaldiaren irekiera egingo du.
Lehen hitzaldia ikerketa, garapen eta berrikuntzaren inguruko diru laguntzei buruzkoa izango da. 09:30ean hasiko da. Rosa Maiza Ekonomiaren Sustapen, Herri Garapen eta Berrikuntza zinegotziak eta Mendizabal eta Arrola enpresetako ordezkariek hitz egingo dute. Mendizabalen inteligentzia konpetitiboa lantzen ari dira eta Arrolan, prozesu komertzialaren hobekuntza.
Ekonomia zirkularra
Ondoren, 10:15ean Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendari Aitor Zuluetak, ekonomia zirkularraz hitz egingo du. Gero, 10:45ean, Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidrauliko diputatuak gai berbera izango du mintzagai.
11:15ean Itziar Salaberria Uggasa garapen agentziako kudeatzaileak Urola Garaiko lehiakortasun estrategia aurkeztuko du. 11:45ean, Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Lan eta Segurtasun kontseilari-ordeak jardunaldiari amaiera emango dio.