Ikus-entzunezkoek eta zinemak estimu handia dute udan Lazkaon. Gazte asanblada dokumental zikloarekin ari da. Udalak aire libreko filmak bihar
Astean-astean, oparotzen ari da ikus-entzunezkoen eskaintza, Lazkaon. Asteartero, batetik, gazte asanblada dokumentalak ematen ari da, plazako frontoian, 22:00etan. Uztaileko gainerako bi emanaldiak
Trapu zikinak asanbladan garbitzen dira (17an) eta
Festa dezagun gaurdanik geroa (24an) dira.
Lazkaoko Udalak, bestetik, Udako zinea ekimena plazaratuko du. Lazkao Txiki Plazan, bihar, aire librean bi film ikusi ahalko dira, pantaila handian. Haurrentzat, 19:30ean,
Surfak zoratuta animaziozko filma emango dute. Helduentzat, 22:00etan,
Los siete magnificos.
‘Ezusteko talka’ film motza
Datorren astelehenean, uztailak 16, bi aktore goierritarrek parte hartu duten
Ezusteko talka film laburra estreinatuko dute, Lazkaon. Areria antzokian da emankizuna, 20:00etan.
Aitziber Garmendia eta Jose Ramon Soroiz dira aktoreak. Imanol G. Gurrutxaga da gidoilaria eta zuzendaria. Partaideekin solasaldia egingo dute gero.