Monika Azpiazuk irabazi du ekaineko egutegiaren zozketa

Ekainean asmatu beharreko zuhaitza aranondoa zen

SaribonoaLegazpiko Udalak hilero-hilero egiten duen egutegiaren lehiaketan 38 erantzun jaso dituzte. Guztiek asmatu dute aranondoa dela egutegiko ekaineko orrialdean agertzen den zuhaitza. Monika Azpiazuk irabazi du Legazpiko komertzioetan erabiltzeko 50 euroko txartela. Egutegian uztailean agertzen den zuhaitzari dagokion lehiaketa martxan da jada. Zozketan parte hartu nahi dutenek zuhaitza zein den eta non dagoen asmatu beharko dute. Erantzuna legazpiko udalaren webgunearen bitartez eman daiteke, edo sarreran dagoen orritxo bat beteta.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend