Patxi Otaegi: «Pozgarria izan da ia elkarte guztiak parte hartzeko prest egotea»
Otaegi (Legazpi, 1957) bake epailea da eta saharar herriarekin lotura estua du. Ofizioz galdaragilea da eta Gabonetan beste identitate ezkutu bat ere badu. Biharko jaialdia antolatu du.Noiz hasi zen saharar herriarekiko zure lotura?Orain hamahiru urte,...
Zein da hurrengo urratsa? Urrian kanpalekuetara joango gara erremintak bertakoei banatzera eta haien erabilpenarekin laguntzera. Gobernu polisarioarekin hitz eginda dugu dena. Hasi ginenean Zestoako (Gipuzkoa) elkarteak Nekazaritza Eskola bat sortu zuela kanpalekuetan eta, haiekin hitz egin genuen. Tresna falta zegoen, eta guk bildutako erremintak ikustera etorri zen Fronte Polisarioko ordezkari bat. Aukera handia zela esan zuen eta bidali egin behar genituela. Orduan, urrian joatekoak zarete. Bai. Taldetxo bat joango gara hemendik. Erremintak sailkatu eta eskoletan zein familietan banatuko ditugu. Nahikoa erreminta dago banaketa handi bat egiteko. Bihar Bikuña kiroldegian egingo duzuen sahararren aldeko jaialdia bidaiarako laguntza lortzeko antolatu al duzue? Bai. Bidaia finantzatzeko diru arazoa dugu. Ez da soilik bidaia, izapide asko bete behar dira eta tramitazioek ere bere kostua daukate. Dena dirua da. Jaialdiaren antolaketaren nondik norakoa azalduko zenuke? Urte hasieran hasi ginen jaialdia antolatzen. Uztaila garai ona zela iruditu zitzaigun, opor usaina duen aroa delako. Bikuña kiroldegia, gainera, libreago egoten da. Legazpiko elkarteetara deika hasi nintzen, eta poza handia hartu nuen haien erantzuna jaso nuenean. Ia denak prest agertu izana oso pozgarria izan da. Jendeak badaki sahararren egoerari buruz eta egiten dugun lana estimatzen du. Guretzat oso-oso pozgarria izan da Legazpin saharar herriarekiko sentsibilitatea egon badagoela berrestea, zeren aurretik ere beti lagundu baikaituzte. Zinez ederra izan da. 200 partaidetik gora izango dira jaialdian. Nolako jaialdia izango da? Adin guztietako jendea nahi dugu. Gaztetxekoak kiroldegian ez direla egongo, baina Gaztetxean ekitaldi bat prestatuko dutela esan digute. Bestalde, aipamen berezia egin nahi diot nire kuadrillari, San Inazio auzoko kuadrillari. Bere garaian, Lakiolako erromeria egiten zenean, paella prestatzen hasi ginen. Guretzako egiten genuen, 40 bat lagunentzako. Baina konturatu ginen jende gehiagorentzat ere egin ahal genuela, eta jasotzen genuena sahararren aldeko ekintzetarako emateko aukera zegoela. Hala hasi ginen eta hala egiten dugu orain, auzoetan eta herrietan paellak egin, eta ateratzen duguna sahararrentzat. Orain, jaialdiaren antolaketan ere kuadrilla guztia dabil lanean, haiek gabe ezingo litzateke egin. Haurrak ginenetik ezagutzen gara, auzo berean hazitakoak gara, eta berdin-berdin segitzen dugu urteak pasata ere, lagun izaten eta elkarrekin gauzak egiten.“Elikagaiak bidaltzea baino, hobea da lan tresnak haien eskuetan jartzea”
“Bidaia finantziatzeko arazoa dugu. Tramiteek ere kostu handia dute”
Jaialdia
Bihar, ostirala · Antolatzailea. Hare Haizea, sahararren aldeko Goierri garaiko elkartea. · Tokia. Bikuña kiroldegia. · Ordua. 19:00etatik aurrera. · Sarrerak. Aurretik 8 euroan Gurrutxaga, Katilu, Kukue, Goierri eta Oilarra tabernetan. Bihar bertan 10 euroan. 12 urtekoak eta hortik beherakoak, 5 euroan. · Parte hartzaileak. Legazpiko Musika Banda, Goiz Deia txistulariak, Santikutz abesbatza, Alaitasuna errondaila, Bertso-Olariak, Legazpiko erraldoiak, Doinua, Korosti eta Sustraiak, Zumarragako txalapartariak, Elustondo anai-arrebak, Beti Gazte taldea, Legazpiko danborrada, Ikatza, Legazpiko Gazte Asanblada, Saharako haurrak.