BiTartean elkarteak merkealdiko arropa kalera aterako du
ZUMARRAGA // BiTartean elkarteko hamabost merkatarik merkealdiko jeneroa kalera aterako dute asteazkenean. Postuak Zumarragako plazan jarriko dituzte, 10:00etatik 21:00etara. Arropa, zapatak, osagarriak eta lentzeria eta mertzeria gaiak egongo dira sal...
ZUMARRAGA // BiTartean elkarteko hamabost merkatarik merkealdiko jeneroa kalera aterako dute asteazkenean. Postuak Zumarragako plazan jarriko dituzte, 10:00etatik 21:00etara. Arropa, zapatak, osagarriak eta lentzeria eta mertzeria gaiak egongo dira salgai. Paella erraldoi bat egingo dute, erosketak egiten dituztenentzat. Paella 13:00etatik aurrera banatuko dute: postuetan gastatutako 10 euroko, razio bat. Gainera, puzgarriak egongo dira.