Eskaintza berriekin datoz aurtengo Itsasondoko festak
Irailean ospatuko dituzte Itsasondon herriko festak. Uda sormena lantzeko garai aproposa denez, Itsasondoko jaietarako prestatzen joateko bi proposamen aurkeztu dituzte, mozorro egunari begira bat, eta Itsashow bestea.Itsasondoko 2018ko jaietako mozorr...
Itsasondoko 2018ko jaietako mozorroen egunerako jarri duten gaia pelikulak da, joko asko ematen duena eta gai oso zabala.
Bestalde, aurtengo festetarako Itsashow egitasmo berria jarriko dute abian. Egitasmo berri honekin, herriko artista, komediante, kantari, kirolari, txiste kontalari eta gainerako show-izar guztientzat aukera paregabea zabalduko da. Une batez izar izan nahi dutenek, irailaren 22rako, larunbata, gehienez bi minutuko show-a prestatu behar dute. Herritar guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera.