Frontoiazpi kaleko euri uren sarea hobetzen hasi dira
GABIRIA // Gabiriako Udalak ekin die Frontoiazpi kalean euri uren hoditerian dauden arazoak konpontzeko lanei. Ekaitzetan eta euri jasa handia egindakoan, gainezka egiten zuen urak, eta zenbait etxetako sotoetara sartzen zen, azkeneko hiru urteetan bat...
GABIRIA // Gabiriako Udalak ekin die Frontoiazpi kalean euri uren hoditerian dauden arazoak konpontzeko lanei. Ekaitzetan eta euri jasa handia egindakoan, gainezka egiten zuen urak, eta zenbait etxetako sotoetara sartzen zen, azkeneko hiru urteetan batez ere. Arazoari konponbidea emateko, beste isurbide edo gainezka bide bat aterako diote sareari. 5.000 euro inguruko kostua izango du.