Ataungo II. Mitoaldiaren barruan, azken urteetako ekitaldirik arrakastatsuenetako bat egingo dute larunbatean: Gaua gauezkoentzat VII. Gau Ibilaldi Mitologikoa. Jentilbaratza Kultur Elkarteak antolatzen duen ekitaldiak duen harrera onaren seinale, sarr...
Ataungo II. Mitoaldiaren barruan, azken urteetako ekitaldirik arrakastatsuenetako bat egingo dute larunbatean:
Gaua gauezkoentzat VII. Gau Ibilaldi Mitologikoa. Jentilbaratza Kultur Elkarteak antolatzen duen ekitaldiak duen harrera onaren seinale, sarrera guztiak agortu dira dagoeneko. Iluntzeko 20:00etan abiatuko dira (bi txandatan) Barandiaran museotik. San Martingo plazarako bidean, Ataungo mitologiako pasarteak ikusteko aukera izango da, herritarrek antzeztuta.