Korrikalariak indarrak hartzen

KorrikalariEhunmilak ultra trail lasterketa hasteko lau ordu falta direnean, korrikalariak eta laguntzaileak indarrak hartzen ari dira Igartzako jauregian egiten ari diren Pasta Party-an. Pasta, arroza, fruta… denetik izan dute aukeran.

Gero eta gutxiago falta da abentura hasteko. Beasaingo Loinazko San Martin plazan, 18:00etan da lehenengo hitzordua. 473 korrikalari daude izena emanda, 168 kilometro egiteko helburuarekin.

Bigarren hitzordua, 23:00etan da. Goierriko Bi Handiak ultrako 515 korrikalariek, 88 kilometro osatu beharko dituzte Goierriko mendietan.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend