San Martingo aparkalekurako izen emate epea ireki dute
ATAUN // Uztailaren 30ean bukatuko da Ataun San Martingo plazako lurpeko aparkalekuen erabilera. Urtebeteko iraupena izaten du esleipenak, eta beste urte baterako berritzeko epea zabaldu du orain Udalak. Interesatuek uztailaren 20rako eman behar dute i...
ATAUN // Uztailaren 30ean bukatuko da Ataun San Martingo plazako lurpeko aparkalekuen erabilera. Urtebeteko iraupena izaten du esleipenak, eta beste urte baterako berritzeko epea zabaldu du orain Udalak. Interesatuek uztailaren 20rako eman behar dute izena, udaletxean. Zozketa jendaurrean uztailaren 26an, 19:00etan egingo dute, udaletxeko batzar aretoan.