Ekaitzarekin Aralarrera igotzea “desastrea” izango litzatekeela adierazi du Ehunmilakeko antolakuntzak

IMG-20180714-WA0013

Beasaingo Anzizar kirodegiko irudia, gaur gauen. Dagoeneko ez da lasterkaririk gelditzen bertan.

“Aralarrera igotzea desastrea izango litzateke”. Horiek izan dira Mikel Valdivielsok, Ehunmilak lasterketako antolatzaileak gaur goizean adierazi duena. “Erabakia hartzea ez zen erreza izan baina eguraldiaren profesinalek esandakoari entzun eta prebisioa oso txarra zenez ehunmilak eta G2hk probak bertan behera uztea erabaki genuen, guztion segurtasuna zen gure lehentasuna”, erantsi du.

Erabakia hartu zutenetik, antolakuntzako kideak, boluntarioak eta Gurutze Gorria jo eta su lanean aritu dira, korrikalari guztien segurtasuna bermatze aldera. 3000 bat pertsona (boluntarioak eta lasterkariak) ebakuatu behar izan dituzte, eta Beasaingo kiroldegian pasa dute gaua. Une honetan, Anzizar kiroldegian normaltasuna da nagusi. Pixkana, bertan gaua pasatu dutenak erretiratzen joan baitira eta une honetan, ez da inor gelditzen.

Ehunmilakeko antolakuntzak jakinarazi duenez, goizean zehar, atzo hartutako erabakiaren inguruan eta gaua nola pasa duten azaltzeko informazio zabalagoa eskainiko dute.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend