Elena Calvillo: “Lehenengo unetik jende guztia laguntzeko prest agertu da”

43337844592_9da4bcae90_o

Erdian, Elena Calvillo. Eskubian, Ewa Majer.

Ehunmilak lasterketan emakumeen artean bigarren postuan zihoan Elena Calvillo beasaindarra, lasterketako antolakuntzak proba etetea erabaki zuenean. “Pena handiz jaso genuen abisua baina hala behar zuen, egoera txarrera egiten ari baizen”, horiek izan dira lasterkari beasaindarrak Goierriko Hitzari egindako adierazpenak. “Antolakuntzarentzat gogorra izan bazen ere, hartu beharreko erabakia hartu” zutela ere esan du.

Atzo goizean, ekaitzarekin esnatu baginen ere, egunean zehar hobera egin zuen eguraldiak eta lasterketa, normaltasunez jokatuko zela bazirudien ere, arratsaldeko 18:00etan, Ehunmilaken irteerarekin batera, arratsaldeko lehenengo euri tantak ageri ziren. Haiekin batera, trumoi hotsak. Bazirudien, eguraldia etorriko zenaren abisua ematen ari zela. “Murumendi bidean entzun genituen trumoi hotsak baina urrutira entzuten ziren eta handik aurrera, eguraldi polita zegoen” esan du Calvillok. “Gorlatik, Azkaratera egin eta Izarraitz igotzen hasi ginenean, tantanak erortzen hasi eta trumoiak eta tximistak ere hasi ziren” gehitu du. Izarraitzen jaso zuen Azpeitian proba neutralizatuta zegoenaren albistea. “Oraindik ez zuten esan lasterketa bertan behera gelditzen zenik. Baina Azpeitira iritsi ginenean, denborak pikatu eta esan ziguten, baietz, lasterketa bertan behera uzten zutela. Euskalmetekoekin hitzegiten ari zirela eta ekaitza gainera zetorrela. Ernio eta alderdi hori guztia gelditzen zitzaigun zeharkatzeko, eta hura igarotzea oso arriskutsu izan zitekeen horrelako kondizioekin” adierazi du beasaindarrak.

Iazko denborarekin alderatuz,  “Azpeitiako anoa puntuan 20 bat minutu aurretik” zela adierazi du Calvillol. Eta une horretan “pena handia” izan bazen ere, “ederki ulertu” zuen antolakuntzaren erabakia.

Ebakuazioari dagokionez, “antolakuntza  bikain” aritu dela nabarmendu du. Azpeiti aldean harrapatu zuen bera antolakuntzak erabakia jakinarazi zuenean eta segituan mobilizatu zituzten autobusak, partaide guztiak jaso eta Beasain aldera ekartzeko. Eguraldiak lasterketa zapuztu badu ere, “jendeak egoerari aurre nola egin dion ikustea handia izan da. Lehenengo unetik jende guztia prest agertu da laguntzeko eta hori ikustea oso hunkigarria izan da”.

 

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend