Maratoia, Mariren babesarekin
Marimurumendi mendi maratoia Aleix Bautista eta Ingrid Ruiz kataluniarrek irabazi dute. Emakumezkoen atalean, errekorra ondu du. David Martin lazkaotarra laugarrenKorrika gosez zen jendea, igande goizean, Beasainen. Ehunmilak ultratrailetako lasterketa...
Marimurumendi mendi maratoia Aleix Bautista eta Ingrid Ruiz kataluniarrek irabazi dute. Emakumezkoen atalean, errekorra ondu du. David Martin lazkaotarra laugarren
Korrika gosez zen jendea, igande goizean, Beasainen. Ehunmilak ultratrailetako lasterketa motzena eta gazteena bakarrik jokatzeko leihoa ireki du eguraldiak: Marimurumendi mendi maratoiaren laugarren ekitaldia. Irteera marran, berrehundik gora atleta; bidean, ikusle ugari, asko beste bi probetan korrika egin ezinik geratutakoak.Kataluniarrek menperatu dute Marimurumendi. Gizonezkoetan Aleix Bautista gironarrak irabazi du (3:48:04), eta emakumezkoetan Ingrid Ruiz tarragonarrak (4:24:30). Ester Casajuanek iaz ipinitako marka (4:27:22) ondu du Ruizek; helmugan zain zuen, laguna duelako.
Usurbe, Murumendi eta Izazpi mendietan barrena, podiumeko lehen postuak hasieratik definitu dira. Bautista bakarrik zihoan Arangoiti egoitza parerako. 2016an hirugarren eta iaz bigarren egina, txapela lortu du hirugarren partaidetzan.
David Martinen debuta
Eguneko ezusteko atseginetako bat David Martinen aurkikuntza izan da. Lazkaotarrak laugarren egin du. Baina lehen mendi maratoia zuela kontuan hartuta, eta atzetik aurrera nola egin zuen ikusita —Agortako lehen pasaeran 10. zen eta hirugarren postua lehiatu zion Costari—, kontuan hartzeko korrikalaria sartu da ultratrailetan.
Marimurumendi 197 korrikalarik bukatu dute. Arratsaldean, sari banaketaren aurretik, Pablo Rojo omendu zuten, iaz maratoian hil zen beasaindarra.