Aztiria auzoan Santa Marina festaburua ospatuko dute gaur
GABIRIA // Aztiriko gainean gaur hasiko dituzte Santa Marina festak. Zaindariaren eguna dute gaur. 11:00etan meza izango da, eta ondoren hamaiketakoa Aztiri-Bat elkartean, auzoko musikariek alaituta. Jaien mardulena ostiraletik igandera izango dute ...
GABIRIA // Aztiriko gainean gaur hasiko dituzte Santa Marina festak. Zaindariaren eguna dute gaur. 11:00etan meza izango da, eta ondoren hamaiketakoa Aztiri-Bat elkartean, auzoko musikariek alaituta. Jaien mardulena ostiraletik igandera izango dute —egitarau osoa etzi argitaratuko du HITZAk—. Aztiriko 14. Mendi Lasterketa igandean 11:00etan jokatuko da, 10,5 kilometroko ibilbidearekin.