Enpresetako euskara taldeak ere 'aho bizi'
Goierriko enpresetako euskara batzordeen Ingudea elkarteak Euskaraldiarekin bat egin du. Ingudean diren enpresa guztiek hartuko dute parte udazkeneko ekimenean: CAF, Ederfil-Becker, Eredu, Estanda, Ezarri, Goieki, Goilaser, Hertell, Irizar eta Orkli. E...
Goierriko enpresetako euskara batzordeen Ingudea elkarteak Euskaraldiarekin bat egin du. Ingudean diren enpresa guztiek hartuko dute parte udazkeneko ekimenean: CAF, Ederfil-Becker, Eredu, Estanda, Ezarri, Goieki, Goilaser, Hertell, Irizar eta Orkli. Euskararen Egunaren inguruan ekitaldiren bat ere antolatuko dute, ohi bezala. 2011n sortu zuten Ingudea, enpresen ezagutzak partekatzeko, eskualdean eragiteko eta gainerako lantegiak erakartzeko. Lantegietan euskara indartzea dute helburu behinena.