Larunbat arratsean Goierrin lehertu zuen ekaitz bortitzak ondorioa utzi zuen Ataunen. Urak gainezka egin, eta menditik behera etorritako uraldiak San Martin auzoa hartu zuen. Bideetan kalte handiak eragin ditu. Bien bitartean, zapatuan 20:00etan hastek...
Larunbat arratsean Goierrin lehertu zuen ekaitz bortitzak ondorioa utzi zuen Ataunen. Urak gainezka egin, eta menditik behera etorritako uraldiak San Martin auzoa hartu zuen. Bideetan kalte handiak eragin ditu. Bien bitartean, zapatuan 20:00etan hastekoa zen VII. Gau Ibilaldi Mitologikoa bertan behera uztera derrigortu zuen Jentilbaratza kultur elkartea.
San Gregoriotik San Martinera bitartean, ibilaldi antzeztua hasteko zorian zela jo zuen ekaitzak. «Euriak, tximistek eta trumoiek ez ziguten aukerarik eman prestatuta genuena eskaintzeko», azaldu du antolakuntzak.
Mila eta berrehun bisitari, eta zientoka batzuk gehiago antzezle, antolatzaile eta laguntzaile zeuden. Barandiaran Museoan eta San Gregorioko Zelai frontoian aterpetu zituzten. Autobusetan eta antolatzaileen autoetan garraiatu zuten jendea San Martinera, norbere autoak hartu, eta jendea ahalik azkarren ebakuatzeko ekaitz begitik.
Ikuskizuna, gerorako zainJentilbaratza elkarteak eskerrak eman dizkie, ohar batean, egoera ulertu eta etsipenez onartu zuten guztiei: «Eskerrak ematen dizkiegu antolakuntza lanetan aritu diren hainbat eta hainbat herritarri, era batera edo bestera lagundu diguten elkarte eta erakundeei, Goierrialdea autobusei, Joxemiel Barandiaran Museoko langileei, eta hurbildutako ikusle guztiei, izan zuten jarrera ulerkor eta lasaiagatik. Eguraldiaren aurpegi makurraren aurrean erakutsi zenuten lasaitasuna eta jokamoldea txalogarriak izan ziren. Bejondeizuela».
Larunbat gauerako prestatutako ikuskizunak egiterik izan ez baziren ere, «etorkizun hurbil batean» eskainiko dituztela aurreratu du Jentilbaratzak.
Bestetik, II. Mitoaldiaren balorazio «arrakastatsua» egin du. Astebeteko egitarauan —gaueko ibilaldiarekin bukatzekoa zen—, partaidetza ona izan dela gaineratu dute. «Ziur gaude hirugarren Mitoaldi bat ere izango dela», dio Jentilbaratzak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.