BiTarteanek merkealdiko arropa kalera atera du
BiTartean elkarteko hamabost merkatarik merkealdiko jeneroa kalera atera zuten atzo. Postuak Zumarragako plazan egon ziren, egun guztian zehar. Helduentzako eta haurrentzako arropa, zapatak, osagarriak eta lentzeria eta mertzeria gaiak egon ziren salga...
BiTartean elkarteko hamabost merkatarik merkealdiko jeneroa kalera atera zuten atzo. Postuak Zumarragako plazan egon ziren, egun guztian zehar. Helduentzako eta haurrentzako arropa, zapatak, osagarriak eta lentzeria eta mertzeria gaiak egon ziren salgai. Gainera, bi paella prestatu zituzten, erosketak egin zituztenentzat. 400 errazio banatu zituzten. Puzgarriak ere egon ziren. Eskaintza bikaina eta eguraldi ona lagun, jende asko hurbildu zen Zumarragako plazara.