Kirolari onenei aitortza egingo diete bihar Ordizian
Bihar, ostirala, pregoia botako dute txosnagunean 18:00etan. Larunbaterako Gazte Eguna antolatu dute. Zesurak 'Gure garaia' diska aurkeztuko du GaztetxeanBihar ostirala, uztailak 20, bi urtez behin ematen diren Ordizia Kirol Sariak banatuko dira. Barr...
Bihar, ostirala, pregoia botako dute txosnagunean 18:00etan. Larunbaterako Gazte Eguna antolatu dute. Zesurak ‘Gure garaia’ diska aurkeztuko du Gaztetxean
Bihar ostirala, uztailak 20, bi urtez behin ematen diren Ordizia Kirol Sariak banatuko dira. Barrena kultur etxean izango da ekitaldia, 19:00etan hasita. Aurtengoa VI. edizioa izango da. Maiatzean zehar proposamenak egiteko epea zabaldu zen. Proposamen guztiak Kirol Aholkularitza batzordean aztertu ziren eta baloratu ondoren erabaki ziren sariak hartuko dituztenen izenak.Jose Miguel Santamaria alkateak, Bittor Bolinaga Kiroletako zinegotziak eta Kike Mokoroa teknikariak prentsa aurrean eman dituzte aldez aurretik ezagutzera sarituen izenak. Hauek dira aitortza jasoko dutenak: bakarkako kiroletako kirolari onenen sariak, emakumezkoetan Irati Zubizarreta (mendi lasterkaria) eta Lide Erbina (errugbi jokalaria); gizonezkoetan, berriz, Eneko Agirrezabal (atleta); talde onenaren saria OrdiziakoKirol Elkarteko futbola, hirugarren mailara igotzeagatik eta Ordizia Kirol Elkarteko saskibaloia, EBA ligara lehenengoz igotzeagatik; urteetan Ordiziako kirolarekin elkarlanean aritu izanaren aitortzak Emilio Ortizek (areto futbola) eta Jesus Mari Albisuk (Oiangu pilota elkartea) jasoko dituzte; urteetan Ordiziako kirola babestu izanaren aitortzak Txindoki tabernarentzat eta Orkli kooperatibarentzat; eta azkenik, sari berezia, Asier de la Iglesia (Ordizia saskibaloi taldeko jokalari ohia) ELA gaixotasuna kirolaren bidez ezagutzera emateagatik.