Manez eta Kobreak Iparraldeko taldearen kontzertua gaur Igartzan
Igartza Musika zikloaren udako kontzertuen egitarauaren barruan, bigarren kontzertua eskainiko du gaur, 19:30ean, Iparraldeko Manez eta Kobreak taldeak. Kontzertua Zubimuzu plazan egitekoa bazen ere, eguraldi iragarpenak euria egingo duela dioenez, Iga...
Iparraldeko Kalakan taldeko Thierry Biscary kide ohiaren proiektu berria da Manez eta Kobreak; Thierry Biscaryren izen artistikoa da Manez. Talde ezberdinetan kantatu ondoren, bere kantuak aurkezten ditu, «lekukotasun intimo bat eskainiz, bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen bizi parteak kontatzen ditu, olerkari eta bertsolari batzuen idazkiz abiapuntu».
Metalezko musika jotzaileak Iparraldean kobreak deituak ditu lagun. «Taldearen musika tradizioan oinarritzen da eta aldi berean, doinu berrien freskotasuna eta txistukatzen diren kantuen bizitasuna dauka». Haizezko instrumentuak eta ahotsak uztartuz, kondaira eta istorioen bidez, sentikortasunezko Euskal Herri poetiko bat, egiazkoa eta asmatutakoa, deskubrituko dugu». Apirilean argitaratu zuten lehen diskoa.