Manez eta Kobreak Iparraldeko taldearen kontzertua gaur Igartzan
Igartza Musika zikloaren udako kontzertuen egitarauaren barruan, bigarren kontzertua eskainiko du gaur, 19:30ean, Iparraldeko Manez eta Kobreak taldeak. Kontzertua Zubimuzu plazan egitekoa bazen ere, eguraldi iragarpenak euria egingo duela dioenez, Iga...
Igartza Musika zikloaren udako kontzertuen egitarauaren barruan, bigarren kontzertua eskainiko du gaur, 19:30ean, Iparraldeko Manez eta Kobreak taldeak. Kontzertua Zubimuzu plazan egitekoa bazen ere, eguraldi iragarpenak euria egingo duela dioenez, Igartzako jauregian izango da. Dohainik da.
Iparraldeko Kalakan taldeko Thierry Biscary kide ohiaren proiektu berria da Manez eta Kobreak; Thierry Biscaryren izen artistikoa da Manez. Talde ezberdinetan kantatu ondoren, bere kantuak aurkezten ditu, «lekukotasun intimo bat eskainiz, bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen bizi parteak kontatzen ditu, olerkari eta bertsolari batzuen idazkiz abiapuntu».
Metalezko musika jotzaileak Iparraldean kobreak deituak ditu lagun. «Taldearen musika tradizioan oinarritzen da eta aldi berean, doinu berrien freskotasuna eta txistukatzen diren kantuen bizitasuna dauka». Haizezko instrumentuak eta ahotsak uztartuz, kondaira eta istorioen bidez, sentikortasunezko Euskal Herri poetiko bat, egiazkoa eta asmatutakoa, deskubrituko dugu». Apirilean argitaratu zuten lehen diskoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.