Astigarretako San Gregorion erromeria egingo dute igandean
Hirugarren urtez, igandean, festa giroa izango da nagusi Astigarretako San Gregorio ermitan. 12:00etan, meza egingo dute eta ondoren salda eta pintxoak banatuko dituzte auzotarrek. Jarraian, bazkaria egingo dute bertaratzen direnek; bakoitzak berea era...
Hirugarren urtez segidan, festa egingo dute Astigarretako San Gregorio ermitan. Igande honetan izango da. 12:00etan, meza egingo dute eta ondoren salda eta pintxoak banatuko dituzte auzotarrek. Jarraian, bazkaria egingo dute bertaratzen direnek; bakoitzak berea eramanda. Eskisabel anaia txalarpatariak eta Musika Eskolako trikitilariak arduratuko dira giroa alaitzeaz.
Ermitara iristeko oinez joan beharko da Mandubia gaineko aparkalekutik. Dena den, oinez ibiltzeko zailtasunak dituztenentzat, ibilgailu zerbitzua jarriko du udalak.